XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txangoa Nerbioi ibaian zehar

Nerbioi ibaia, Bilbo parean, Ibaizabalen ibaiadar bihurtzen da.

Ibaia jaiotzen den lekuan ura gardena da baina Kantauri itsasora doan ibaiahoan ura kutsatua eta zikina da.

Urduñan hasiko da txangoa eta Nerbioi ibaiaren ibilbideari jarraituko diogu.

Harrizko zubi zahar bat zeharkatu eta ibaiaren eskuinaldeko ertzetik jarraituko dugu.

Bidea, haranean barne sartzen den bideska bihurtuko da.

Ibilbidea, zelai eta zuhaitz artean jarraituko dugu.

Ur-emaria urria bada, arazorik gabe zeharka dezakegu.

Baina, ur-emari handia bada, ibaia zeharkatzea zailago izango dugu.

Hala eta guztiz ere, urteko sasoirik onena da ibilaldi hau egiteko, urjauzien indarra ikustea liluragarria baita.

Ibaibidea estutzen doan neurrian zenbait aldiz zeharkatuko dugu.

Bere jaiolekuaren inguruan urjauzi ugari topatuko dugu.

Zaila da azken urjauzia gainditzea, lurrak maila desberdinak dituelako.

Oztopo hau pasatuz gero, ibaia Salvada mendizerrako zein tokitan jaiotzen den ikusiko dugu.

Itzulera etorri garen bide beretik egingo da, ibaibidearen lehenengo zatian.

Ondoren, ibaiaren eskuinaldean dagoen pista batean hasi eta harrizko zubiraino eramango gaituen bidea har daiteke.

Hemen, zubia zeharkatu ordez, Urduñako errotara daraman bidea har daiteke.

Nerbioi ibaiaren jaiotza.